XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan Kide Aurrezkiak aurkeztutako EUSKAL EKONOMIA - 85

Urteoro bezela, Lan-Kide Aurrezkiak, bere ikerketa saillaren bitartez, Euskal Ekonomiari buruzko azterketa bat agertu berria du.

Uztaillaren erdialdean, Donostia`ko jatetxe ezagun batean, 1.985`gn. urteari dagokion ekonomi azterketa azaldu zuten ain justu ere.

Agertu ere, bi txosten agertu zituzten Lan Kide Aurrezki`koek, bata Euskal ekonomia texto zabal batean, eta bestea zifra edo zenbakietan.

Azterketa serio ta jakingarriak bietan agertutakoak.

Ona emen beraz laburpen gisan, Arrasate`ko ekonomilarien arrazoiak.

Asteko eta, osotasun batean, Españia`ko ekonomiaren ondorio berdin xamarra izan zuala Euskal ekonomiak esan zuten, eta esan zitekeala barruko produktoaren igoera, euneko 2,2 batean geratu zala.

Aipatutako igoeraren arrazoia obekiago ulertzeko, inguruko egoera zer nolakoa izan dan jakitea bearrezkoa bezela azaldu zuten.

Esate baterako, Españia`ko ekonomiaren igoera 2,1% izan omen da, sail aundiko egoerak izan duen berdintasunarekin osatua, adibidez: Sail primarioak: 1,8%.

Industri saillak: 2%.

Etxegintzak: 1,8%.

Irugarren saillak: 2,1%.

Internazional maillan igoerak era desberdiñekoak izan omen dira, baiñan osotasun batean begiraturik, Euzkadi ta Españia`ko ekonomiak baiño igoera aundiagoa izan omen du.

Adibide bezela, OCDE areakoak 2,8% igoera eta 2,2% CEE`koak, Estadu Batuetan berriz, 2,2%.

Japon`en 4,6%.

Alemania`n 2,6%.

Frantzian 1,2%.

Erreinu Batuan 3,2% eta 2,3% Italia`n.

Beste gauza aipagarria, orokorki, laterri guztietan, bat edo beste kenduta, igoerak 1.984`garren urtekoak baiño eskasagoak izan dirala.

Euskal ekonomiara berriro biurtuta, egungo egoera au, ezin daitekeala naasi oiñarrizko arazoekin.

Euzkadi`n` aipatutako 2,2%`en igoera ori, naiz-eta ludiko beste lurralde asko baiño eskasagoa izan.

Españia`rekin bateratua dagoala esan da, eta naiz ikuspegi batzuetatik begiratuz ala agertu, eskasagoa alegia, gauza normala bezela ikusten da egoera ori.

Nolanai ere, barru-barruko desafioak or daudela aitortu zuten eta oriek dirala ain justu ere, luzaro eta bai erdi plazora ere, benetako igoeraren gaitasuna neurtuko dutenak.

Pentsatu, teknologi aurrerapenak, ekonomiaren askatasuna (CEE`n sarrera) reindustrializazioa, lan-azoka eta abar erritako dituala.

DEMANDA EDO ESKABIDEA

Eskabidearen aldetik, 1985`ean, aldaketa garrantzitsu bat gertatu da.

1984`garren urtean kanpoko saillak izan zuten protagonismoa jetxi egin zaiela eta bestaldetik, barruko eskabideek bultza-arazi dutela ekonomia indartzera.

Egia da, Euskal exportazioak igoera bat izan duala, 5% bat.

Alare ezin aaztu, 1984`ko igoera 17%`koa izan zala.

Ta bestalde, importazioak eduki duten igoera garrantzitsuakin esan daiteke, kanpoko saillaren aportazioa ez-baikorra izan dala.

Nolanai ere, Españia`ko ekonomian gertatzen dan antzera, Euzkadi`n izan dan igoera barruko eskabideetan oiñarritzen dala, bai Euzkadi bertako eskabideetan eta baita Estadu barrutik etorritako eskabideetan.

Bestaldetik baita berebillen matrikulazioek ere (4,2%) igoera izan dute eta berdin luzaroko ondasun salmentak ere.

Etxegintzak bere aldetik, aundiagotze bat izan dute (62,8%).

Kamioien matrikulazioa (21,7%) igo da eta traktoreak berriz eundik 4,3%.

SAIL PRIMARIOA

1984`garren urtean gertatu zan alderantziz, baserri-ekintzak, 1985`garren urtean txarrak izan dira.

Datu onek bere garrantzia badu, Euzkadi`n produzioak 7,6%`ko jetxiera izan duan bezela, Estaduan zear 3,6%`ko igoera izan baitu.

Ganadero sub-sektorean ordea, badirudi errentaren igoera bat nabaritu dala.

Arrantza saillean alderdi desberdiñak izan dira: Bajurako arrantzak ondorio eskasak izan dituan bezela, alturakoak (arrastre, bakaladero eta abar) sarrera onak izan omen ditu.

INDUSTRIGINTZA
Industriak bere osotasunari begiratuta, abiada naiko ona izan omen du.

Datuen arabera, Españia`k izan duan media baiño obea noski.

Industriko indar elektrikoaren erabillera 3,1% igo da, Españia`koa berriz, 1,5%.

Pedido edo eskabideak, Stocks dalakoaren maillak eta abar, Camara de Comercio`ren esanera, obeagotze ori azpimarratzen omen dute.

Industri sailleko enpresa aundiak, jasaten ari geran krisisean barruraiño sartuta omen daude, geienak beintzat: gaizki xamar ibilli dira beroiek, eta noski ekonomia obeagotzeko ez dute ezertxo ere aportatu; alderantziz, enpresa txiki eta erdi maillakoak, ajusterako kapazidade edo gaitasun geiagorekin izan dira, dauzkagun datuen arabera, dinamika geiago jarri dutenak.